Skip to main content

Bost urteko ikasleak emozioak lantzen: haserrea eta beldurra

Irudia
Emozioak lantzen_

Donibaneko, Antxoko, Lezoko, eta San Pedroko eta Trintxerpeko ikastoletako bost urteko ikasleek bi emozio garrantzitsu landu dituzte azken hiruhilekoan: haserrea eta beldurra.

Haur Hezkuntzako tutoretza ekintza planaren baitan gauzatu da lanketa hau, adimen emozionala ardatz hartuta. 

Metodologia gisa, ipuinak izan dituzte bidelagun: "Haserre bizia" ipuina haserrea lantzeko, eta "Gaxuxaren klarion magikoa", beldurrarekin aritzeko. Ipuinak irakurri ondoren, emozio horiei buruzko hausnarketa partekatu dute gelan, eta ume bakoitzak bere bizipenak eta sentimenduak marraztu eta idatzi ditu. Eta sortutako lan horiekin horma irudiak osatu dituzte pasiloetan. 

Amaitzeko, irakasleek umeei baliabide zehatzak eskaini dizkiete emozio horiek ulertzeko eta kudeatzen ikasteko.

Irudietan ikusten den bezala, haurrek egindako lana bikaina izan da. 

Zorionak guztiei egindako bideagatik!

Azken albisteak

Aurten ere, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Gabonetan bakartasun egoeran dauden adineko pertsonei zuzendutako postalak idatzi dituzte, maitasunez eta arretaz.
Gure Haur Hezkuntzako 5 urteko umeak eta Lehen Hezkuntzako 1.
Familiek bidalitako argazkiekin osatutako mosaikoak saria du, eta Errigorako bost kutxa zozkatu ditugu parte-hartzaileen artean.