Skip to main content

UEMA bost urteko gelan: euskararen kolorea ortzadarra da

Irudia
-

Lezoko Udalaren ekimenez, UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) Irati ikastolako bost urteko gelara gerturatu da ikasleekin zein gurasoekin egotera. Ikasleak euskararen inguruan hausnartzen aritu dira, ipuinak entzun dituzte, hizkuntzaren balioa aztertu, eta, azkenean, elkarrekin euskararen kolorea zein den adostu dute. Erantzuna? Ortzadarra, kolore guztien nahasketa bezain ederra eta askotarikoa.

Ondoren, gurasoak gelara hurbildu dira, eta UEMAko teknikariak azaldu die haurrekin zein lanketa egiten aritu den. Amaitzeko, gurasoekin bakarrik bilduta, Iratik Lezon euskarak gaur egun duen egoeraren inguruko datuak eta gako nagusiak partekatu ditu: arnasguneen garrantzia, erabileraren erronkak eta familiek hizkuntza-ohituretan duten eragina, besteak beste.

Ekimen aberasgarria izan da, euskararen inguruko kontzientzia indartzeko bai haur eta bai helduen artean.

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu