Skip to main content

BADATOR EUSKARAREN EGUNA! 🎶

Irudia
-

Abenduaren 3a gertu dago eta Lizeoan jada martxan dugu Familia-Mosaikoa!
Aurtengo gaia… EUSKAL KANTAK! 

Guztiak gonbidatuta zaudete etxean euskal abesti bat aukeratzera, elkarrekin entzutera, kantatzera edo dantzatzera… eta esperientzia hori gurekin partekatzera. 

Zer egin behar duzue?
• Etxean jaso duzuen kartelean idatzi edo marraztu zuen kantuaren izenburua edo letraren zati bat. 
• Atera familia argazki bat (horizontala, JPG/JPEG). 
• Bidali hona: euskarareneguna@lizeoa.eus
• Epea: abenduak 3 (barne)

Jasotako irudiekin Lizeoko Euskararen Mosaikoa sortuko dugu eta abenduaren 10eko urteko batzarrean aurkeztuko dugu. Ondoren, ikasgeletan eta webgunean izango duzue ikusgai. 

Eta gainera… parte-hartzaileen artean Errigorako saski ederrak zozketatuko ditugu!
Animatu eta parte hartu! 

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu