Datorren larunbatean, hilak 17, Pasaiako Zinema Txikiaren saio berri bat izango dugu, eta oraingoan filma Lizeoko Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek aukeratu dute: Grintxa
Zinema Txikiaren programazioaren barruan, Pasaiko ikastetxeetako ikasleei filma batzuk aukeratzeko aukera eskaintzen zaie. Gure kasuan, Zinema Txikiko antolatzaileak ikastolara etorri ziren, bost pelikulen trailer-ak ikusi, eta ondoren, ikasleek beraiek egin zuten aukeraketa. Argazkietan ikus dezakezue prozesua.
Gogoratu, Pasaiako Zinema Txikia Lizeoko guraso batzuek sortutako ekimena dela, ume eta familiei aisialdian euskarazko edukiak eskaintzeko helburuarekin.
ποΈ Sarrera doakoa da, baina bibe.me plataformaren bidez eskatu behar da.
π₯ Filma: El Grinch
π Non: Juanba Berasategi aretoan
π Ordutegia: 17:30ean
π€ Eta nahi duenak, Donibanera motoraz joateko aukera ere badu, doan:
π 17:00etan Trintxerpeko edo San Pedroko pantalanean egon.
Zinema, euskara eta komunitatea bat eginda