Skip to main content

Komikigintzan murgilduta, LH3

Irudia
-

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak komikigintza lantzen aritu dira lehen hiruhilekoan, hizkuntza, irakurketa eta sormena uztartzen dituen lanketa aberats baten bidez.

Euskal idazle eta ilustratzaileak ezagutu ondoren, tartan Belatzekin egoteko aukera izan zuten, ikasleek sortzaile bat aukeratuta, haren biografia komiki formatuan sortu dute. Irudimena, narrazioa eta ilustrazioa landuz.

Sortu dituzten komikietan ageri diren sortzaileetako batzuk honako hauek dira: Mikel Santos “Belatz”, Elena Odriozola, Aitor Arana, Ibon Martin, Toti Martínez de Lezea, Jokin Mitxelena, Eider Eibar, Pello Añorga edo Patxi Zubizarreta.

Sormena, irakurketa eta euskal kultura uztartzen dituen lan bikaina egin dute ikasleek, eta emaitza ikusgarria izan da. Zorionak guztiei!

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu