Skip to main content

KORRIKAKO ibilbidea aurkeztu dute, martxoaren 25ean pasako da hemendik

Irudia
-

AEKk aurkeztu du 24. KORRIKAren ibilbidea, eta Lizeoak, betiko moduan, bat egingo du euskararen aldeko ekimen erraldoi honekin. Euskararen alde korrika eginez, komunitatea aktibatzeko eta parte hartzera animatzeko unea iritsi da.

Aurten Korrika Atharratzetik abiatuko da martxoaren 19an, eta 11 egunez Euskal Herria zeharkatu ondoren, martxoaren 29an Bilbon amaituko da. Guztira, 2.175 kilometro, 3.436 lekuko-hartze eta 460 herri inguru igaroko ditu; inoiz baino parte-hartzaileagoa izango dela aurreikusten da.

Martxoaren 25ean, goizean goiz, gure ingurutik pasako da Korrika, eta ordutegi hauek izango ditu gutxi gorabehera:

Lezo: 06:59

Donibane: 07:24

San Pedro: 07:33

Trintxerpe: 07:39

Antxo: 08:25

Animo eta entrenatzera!
Euskararen alde, KORRIKA. Euskara gara! 💚

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu