Irudia
Gure ikastoletako bi urteko gela guztiek irteera berezia egin dute Donostiako Txomin Enea parkera. Eguraldi ederraz lagunduta, haurrek naturaz gozatzeko, elkarrekin jolasteko eta eguneroko errutinatik kanpoko esperientzia partekatzeko aukera izan dute.
Txangoan zehar, parkean barrena ibili dira, jolasguneetan aritu dira eta lagunekin momentu politak partekatu dituzte. Esperientzia aberasgarria izan da haur guztientzat, eta ikasturte amaiera aldera elkarrekin bizitako egun berezietako bat bihurtu da.
Irudi galeria honetan eguneko une batzuk jaso ditugu.