Skip to main content

Autobusa igandeko Kilometroak jaira joateko

Irudia
-

Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu nahi ditugu egun horretan parte hartzera.

Aurten ere, Lizeotik autobusa antolatu dugu Lazkaora elkarrekin joateko, jai giroaz gozatzeko eta ikastolen eta euskararen aldeko ekimenean parte hartzeko.

Autobusaren informazioa

  • Eguna: urriaren 4a, igandea.
  • Irteera: 9:00ak aldera.
  • Ibilbidea: izen-ematearen arabera zehaztuko dugu aurrerago.

Autobusaren prezioak:

  • Gurasoak: 9 €
  • Ikasleak: 5 €
  • Lizeokoa ez den beste pertsona bat: 12 €

Nola eman izena?

Autobusean izena eman nahi duten familiek galdetegi hau urriaren 1a baino lehen bete beharko dute.

Horrez gain, dagokion diru-sarrera Kutxabankeko kontu honetan egin beharko da:

2095 5003 14 1061799465

Animatu eta zatozte gurekin Kilometroak 2026ra! Euskararen eta ikastolen aldeko festa elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu Lazkaon. 

Azken albisteak

Aurten ere gure Lehen Hezkuntzako ikasleek Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Belodromoan zinema pantaila erraldoian bizitzeko aukera izan dute. Ikasleek pantaila erraldoian
Gaur garena ez zen egun batetik bestera sortu.
Pasa den astean, Aiur Illarreta Beñaran kayak surflari lezoarra izan genuen Lizeoan DBH1eko eta DBH2ko ikasleekin.