Irudia
Gure 5 urteko ikasleak garraiobideen mundua esploratzen ari dira Xangoren geletan. Oraingoan papiroflexia teknikaz baliatu dira beren irudimenean bidaiatzeko. Koloretako kartulinak hartu eta paperak tolestuz itsasontzi bana eraiki dute, pazientzia eta sormena landuz.
Baina itsasontzi hauek nora eramango ote dituzte? Ikasleek oporretan bisitatutako lekuak partekatu dituzte gelakideekin eta munduko mapan kokatu ere bai. Horrela, garraiobide desberdinak ezagutzen hasi dira: autoak, trenak, hegazkinak eta itsasontziak, besteak beste.
Jarduera honen bidez, haurrek sormena, motrizitate fina eta geografia ezagutzak modu dibertigarrian garatu dituzte taldean gozatuz.