Skip to main content

Batxilergoko ikasleak Herbehereetan, eskola-trukean

Irudia
-

Batxilergoko 1. mailako ikasleak Herbehereetan dira, eskola-trukean parte hartzen. Astebetez, Roermond hiriko familien etxeetan biziko dira, hango ikasleekin batera, eta ingelesa izango dute komunikatzeko hizkuntza.

Pasaia-Lezo Lizeoak eta Herbehereetako Roermond hiriko Bisschopelijk College Broekhin institutuak eskola-trukea egiten dute elkarlanean, 2004-2005 ikasturteaz geroztik. Urte hauetan guztietan, trukeak aukera eman die ikasleei beste kultura bat ezagutzeko, harremanak egiteko eta ikaskuntza-esperientzia aberasgarriak bizitzeko.

Egonaldiak hainbat jarduera eta bisita biltzen ditu. Hiri eta leku esanguratsuak ezagutuko dituzte, familiekin elkarbizitza landuko dute, Euskal Herriko eta Herbehereetako historia eta geografia ezagutzeko aukera izango dute, eta euskara zein nederlandera ikasteko oinarrizko saioak ere jasoko dituzte.

Esperientzia honek ingelesa erabiltzeko eta hobetzeko aukera eskaintzeaz gain, ikasleen garapen akademikoa, pedagogikoa eta pertsonala sustatzen du. Beste kultura batean murgiltzea, autonomia lantzea, harreman berriak egitea eta ikaskuntza eskolatik kanpo ere bizitzea dira truke honen helburuetako batzuk.

Gainera, Malen Iza Salterain eta Elaia Lonbide Urkiola ikasleak egunerokoa idazteaz arduratuko dira. Haien kroniken bidez, Herbehereetan biziko dituzten esperientzien eta abenturen berri izango dugu.

Haien egunerokoari adi egongo gara, trukean bizitzen ari diren esperientzia guztiak gertutik ezagutzeko! 

IRAKURRI BLOGA HEMEN

Azken albisteak

Pantailen erabilerak haurren garapenean eta ongizatean duen eraginaz hausnartzeko, familientzako sentsibilizazio saioa antolatu dugu Antxoko ikastolan.
Hiru egun ahaztezin pasatu dituzte gure ikasleek Baratze Baserri-Eskolan.
Lurraskako baserri-eskolan egun zoragarriak pasatu dituzte gure ikasleek!Eta... zertan aritu dira?Baratzean aritu dira, lurra lantzen eta barazkiak ezagutzen