Irudia
Hiru egun ahaztezin pasatu dituzte gure ikasleek Baratze Baserri-Eskolan. Natura, hezkuntza eta ekologia lantzen dituzte haurrekin. Bizkaiaren bihotzean kokatutako ingurumen-hezkuntzarako zentro honetan, ikasleek animaliak ezagutu eta zaindu dituzte, nekazaritza lanetan aritu dira, ingurumenaz ikasi dute praktikan jarriz, eta naturarekin harremanetan egon dira.
Hiru eguneko txango honetan, ikasleek natura maitatzen eta zaintzen ikasi dute, eta esperientzia zoragarria izan da. Eskerrik asko Baratze Baserri-Eskolari hain harrera ona egiteagatik!