Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleak ikastola txikietako bi urteko geletara hurbildu dira, ikasturte honetako "Kulunkan" egitasmoari amaiera emateko.
Lehen Hezkuntzako maila guztietako ikasleek, lehenengo mailatik seigarrenera, Kulki egitasmoaz gozatzeko aukera izan dute ikasturte honetan ere.
Lehen Hezkuntza seigarren mailako ikasleek ausardiaz eta adimenaz beteriko erronka bati egin zioten aurre ingeleseko ikasgaian: Escape Room-a!
Haurrentzako koloreztatzeko Lezoko mapa aurkeztu dugu gaur goizean. Lezoko txoko, pertsonaiak eta eraikin nagusiak ezagutzeko sortutako mapa da.
Ikasturtea amaitzear denean, udako giroa gertu, Lizeoan ohikoak dira ur festak, dibertsioz eta freskotasunez beteta!
Ikasturte osoan zehar eguerditan ikasleek egin dituzten jarduera berezien emaitzak erakusteko garaia iritsi da. Bideo honetan goiko eraikinean eta Lezoko ikastolan egindako emanaldien laburpena ikusiko duzue!
Lezon martxan da "Gurea erabili dezakezu” ekimena, gazteen eta nerabeen artean smartphoneen erabilera atzeratzeko asmoarekin.
Antxoko ikastolako bi urteko gelan bisita berezia jaso dute. Gelakide baten amatxo klasera gerturatu da, eta etxean aurrez prestatutako ipuin bat kontatu die umeei, adi-adi entzun dutelarik guzti-guztiek.
Pagination
- Previous page
- 12 orria
- Next page