Ikasturte osoan zehar eguerditan ikasleek egin dituzten jarduera berezien emaitzak erakusteko garaia iritsi da. Bideo honetan goiko eraikinean eta Lezoko ikastolan egindako emanaldien laburpena ikusiko duzue!
Lezon martxan da "Gurea erabili dezakezu” ekimena, gazteen eta nerabeen artean smartphoneen erabilera atzeratzeko asmoarekin.
Antxoko ikastolako bi urteko gelan bisita berezia jaso dute. Gelakide baten amatxo klasera gerturatu da, eta etxean aurrez prestatutako ipuin bat kontatu die umeei, adi-adi entzun dutelarik guzti-guztiek.
Lezoko Udalaren ekimenez, UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) Irati ikastolako bost urteko gelara gerturatu da ikasleekin zein gurasoekin egotera.
Errota Guraso Taldeak aurten ere Udaberri Festa antolatu du, eta ikastolako komunitate osoa gonbidatuta dago!
Haur Hezkuntzako bost urteko geletako ikasleak datorren ikasturtera begira dabiltza jada.
BOKALEren eskutik Parketarrak egitasmoa martxan da Pasaian!
Haur Hezkuntzako bost urteko ikasleek bisita berezia jaso dute aste honetan: Bidatz Sasiain, Tolosako Osabi Naturala elkarteko erlezaina, ikastola txikietara etorri zaigu erleen inguru
Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleak Artikutzako aterpetxean izan dira. Naturaren erdian, elkarbizitzan, ingurune paregabeaz gozatzeko aukera izan dute.
Begira zein ekimen polita egin dugun San Pedro-Trintxerpeko ikastolako bi urteko gelan!Ikasle baten gurasoak etorri zaizkigu bisitan eta "Hiru txerrikumeak" ipuina antzeztu dute ikaskideentzako.
Pagination
- Previous page
- 9 orria
- Next page