LIZEO ASTEKO BIDEOKLIPA GRABATZEN HASI GARA

2021/04/28

Urte berezia izanik gure ikasleek ezingo dute Lizeo Asteko dantza zuzenean erakutsi, beraz, bideoklip baten bitartez erakustea da gure asmoa. Jada, hasi gara grabaketekin.

 

BATERA, BAGARA, BAT GARA – ARROPA SALMENTA KANPAINA HASI DA

2021/04/27

Kilometroak 2021 Goierrin antolatuko da Beasain, Lazkao eta Ordiziako ikastolen eskutik. Urte berezi honetan ekimena bera ez da ohikoa izango, baina ilusioz eta arduraz erantzungo zaio Gipuzkoatik aurtengo erronkari. BATERA, BAGARA, BAT GARA lelopean egingo dugu aurtengo ekitaldia.

TRINTXERPEKO ETA SAN PEDROKO TXIKIEN ENTSEGUA [BIDEOA]

2021/04/26

Ikusi Lizeo Asteko dantzaren beste entsegu bat. Trintxerpeko eta San Pedroko 4 urteko eta 5 urteko gure txikiek ederki pasa dute entseguetan. Modus Operandi taldearen "Gora gure bihotzak" abestia aukeratu dugu aurtengo jairako, eta hori, han zuzen ere, izango da gure doinua aste guztian zehar. Gure ikasle ohi Gotzon Pozak sortutako koreografiak emango du zer esana.

 

HASI DA LIZEO ASTEA! [BIDEOA]

2021/04/26

Bideo honetan LH2 mailako lau geletako ikasleak ikusiko dituzue. Astean zehar grabatuko dugun bideokliperako jantzientzako apaingarriak prestatzen aritu dira gure ikasleak.

 

Kutxa Bira Lizeoan

2021/04/22

Iparra Hegoa ekimenak antolatu duen Kutxa bira Pasaia-Lezo Lizeotik pasa zen atzo. Hondarribitarrek, menditik, Jaizkibeldik barrena ekarri dute. Lizeoko ikasleek mezu bat irakurri ondoren Kutxan sartu dute Euskal Herritik barrena eskuz-esku bidaiatzen jarraituko duen Kutxan sartu dute. Bukatzeko, Errenteria-Oreretara eraman dute Kutxa; arraunean eraman ere.

 

ANTOLOGIA POETIKOA

2021/04/20

2. ebaluazioan zehar DBH 4. mailako gaztelania eta literaturako ikasleek antologia poetiko bat egin dute, haiek sortutako poemen bilduma bat, alegia; zereginaren helburu nagusia ikasleen sormena lantzea izan da, baita ikasturtean zehar ikasitako literatura kontzeptuak aplikatzea ere. Ikusi eta gozatu gure ikasleek sortu dituzten artelanez.

MUGITU!

2021/04/16

Begira, begira,… Gotzon Poza gure koreografoa lanean dabil ikastolan aurtengo LIZEO ASTEko dantza sortzen eta ikasleei erakusten.

 

ILUSTRATZAILEEN LANA EZAGUTZEN

2021/04/15

Atzo goizean Joseba Larratxe “Josevisky” marrazkilariarekin izan ziren LH6ko ikasleak. Bideo honetan ikus ditzakezue pasarte batzuk. Pasaiako Udalaren “Euskaraz irakurzaletasuna sustatzeko” programaren baitan Esti Vivancok idatzi eta Joseviskyk ilustratu duen “Argixorgin” eleberria irakurtzen aritu dira gure ikasleak azken asteetan. Atzo, Juanba Berasategi aretoan Joseviskyrekin liburuaz hitz egiten aritu ziren eta saioa bukatzeko, berriz, pertsonaia bat nola sortu eta marraztu ikasten aritu ziren gureak.

 

BULTZA EUSKALTEGIAK! BULTZA EUSKARA!

2021/03/27

Lizeoak AEK-rekin bat egingo du bihar, igandea, Errenteria-Oreretako Zumardiran, 12:00etan, deitu duen “Bultza euskaltegiak! Bultza Euskara” kanpainaren hasiera ekitaldiarekin. Aurten Korrika bertan behera utzi behar izanak kalte ekonomiko handiak ekarriko dizkie AEK-ko euskaltegiei. Horregatik, eskualdeko lehen ekimenean parte-hartuko dugu. Hemen dinamikaren inguruko informazio gehiago: https://aek.eus/eu/bultza.

ERAKUSKETA GIDATUA

2021/03/26

Azken bi egunetan lanpetuta ibili dira LH5 mailako ikasleak. Gelan egindako lanak pasillora eta liburutegira atera dituzte eta hirugarren, laugarren eta seigarren mailakoen bisita jaso dute. Ikaskide guztiei azalpenak ematen aritu dira, bisita gidatuak eginez.

Orriak

-era harpidetu