Skip to main content

MATERIAL BILKETA "IRUNGO HARRERA SAREA" LAGUNTZEKO

DBH3ko ikasleek ekimen interesgarri baten berri eman dute. Geletan migrazioaren gaia lantzen ari dira eta aztertutakoa praktikan jartzeko Irungo Harrera Sarearekin harremanetan jarri dira. Haiekin elkarlanean material bilketa bat egingo dute datorren astean. Hauek dira jaso nahi dituzten gauzak: motxilak, mugikorrak, txamarrak, jertse lodiak eta zapata edo bota handiak (40-45 tailakoak). Dena den, edozer arropa ekarrita ere laguntzazkoa izango dela aipatu dute.

Ikasleek materiala martxoaren 16an (osteguna) jasoko dute, gelaz-gela, Lezoko ikastolan, San Pedroko eta Trintxerpeko ikastolan, Antxoko ikastolan, Donibaneko ikastolan eta Lizeoko goiko eraikinean.

 

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu