Skip to main content

THIERRY BISCARY ABESLARIA LIZEOAN

Hamarnaka kontzertutan Madonnarekin aritutako Thierry Biscary LIzeoko liburutegian izan da Batxilergoko lehenengo mailako ikasleekin hizketan. Gaur egun bakarlari gisa ari dela kontatu die kantari baxenafarrak, hala ere, bere musika ibilbideari errepasoa egin dio, tartean, Kalakan taldeko kide zela, Madonnarekin egin zuen mundu mailako jira hura aipatu die ikasleei. Musika ikasketarik ez duela aitortu die ikasleei. Hala ere, gogoz arituta gauzak lor daitezkeela esan die, edozein alorretan ari direla, "norberarengan konfiantza" izateko biziki gomendatu die gazteei.

Hitzaldi hau Pasaiako Udaleko Euskara Sailak sustatzen duen Musikariak ikastetxeetan programari esker egin ahal izan dugu. 

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu