LITERATUR UZTA LASTER ZUEN ETXEETAN

2021/03/25

14. Txanpa Literarioa inprentatik jaso dugu oraintxe eta laster banatuko dugu etxez-etxe. Gozatu gure ikasleek sortutako literatur altxor txiki honekin!

“EZEKIEL” JASONE OSOROREKIN

2021/03/25

Irudiotan DBHko bigarren mailakoak ikusiko dituzue, Jasone Osoro idazlearekin izan zuten elkarrizketan. Ikasgelan Jasone Osororen “Ezekiel” eleberria landu ondoren, harekin, liburuaz eta literaturaz hitz egiteko aukera izan genuen.

Hainbat euskal idazlerekin izaten ari garen solasaldiak Juanba Berasategi aretoan ari gara gauzatzen, Euskal Idazleen Elkartearen laguntzarekin eta Pasaiako Udalaren “Euskaraz irakurzaletasuna sustatzeko” programa baliatuta.

TRASTA IRRATIA AIREAN

2021/03/24

Gure irratiaren lehenengo saio entzun nahi duzuela? Bilatu gure webean Trasta Irratiaren podcast-a

PARETETAN GORA ETA BEHERA

2021/03/22

Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek bukatu berri dute Lezoko Bekoerrota kiroldegiko rokodromoan egin duten eskalada ikastaroa. Gela bakoitzak bi saio egin ditu kiroldegian. Segurtasun neurriak ezagutu, arnesa ondo jartzen ikasi eta paretak igo eta jaitsi aritu dira, pozarren.

ELKARTASUNEAN OINARRITUTA ERAIKITZEN DUGU KOMUNITATEA

2021/03/18

Guraso batek Ikastolen Elkarteko ikastetxe bat hautatzen duenean bere seme-alaben hezkuntzaz haratago doan konpromisoa hartzen du. Elkartasun sare baten parte aktibo bilakatzen da. Horren adibide garbia da Ikastolen Elkartasun Kutxa egitasmoa.

Lizeoak, urtero, ikasle bakoitzeko 15 euro ematen dizkio elkartasun kutxari. Behar handienak dituzten ikastolek eskaera egin eta Ikastolen Elkarteak erabakitzen du kutxan bildu den diruaren banaketa. Eman eta jaso.

XOXOLURRA, IKASTOLA NATURAN

2021/03/17

Irudiotan Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek Xoxolurrera egindako txango bat duzue ikusgai. Gure eraikinetik oso gertu dago Lezoko Xoxolurra parkea. Eguraldia lagun dugunean ikasleek gozatua hartzen dute han, basoan eta erreka inguran jolasean.

PARETEK HITZ EGINGO BALUTE!

2021/03/16

PARETEK HITZ EGINGO BALUTE!

BELARRIAK PREST, LASTER ZUEN ETXEETAN IZANGO GARA

2021/03/15

Azken aste hauetan gure irrati txikia martxan jartzeko azken ukitu teknikoak ematen aritu gara. Laster, zuen etxeetatik sarearen bidez zabalduko ditugun irratsaioak entzuteko aukera izango duzue.

Lehenengo irratsaioak LH5eko eta LH6ko ikasleek egingo dituzte, eguerditan, eta irudian ikusten duzuen moduan jada ari dira prestaketa lanak eta lehen frogak egiten.

SARE SOZIALETAN ERE EUSKARAZ 

2021/03/09

Lizeoko DBH3ko ikasle talde batek Gipuzkoak Foru Aldundiak sustatzen duen HI GAZTE! [https://www.instagram.com/higazte/] programako lehen saioan parte hartu zuten pasa den astean Urnietako Sarobe aretoan. Saio hauetan, euskara ardatz izanda, ikus entzunezko edukiak sortzeko prozesua barnetik ezagutuko dute ikasleek.

GIZARTE PAREKIDEA ERAIKITZEN, EGUNERO

2021/03/08

Gaur, Martxoak 8, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, DBH lehenengo zikloko paretak apaindu ditugu. Lizeoan gizarte parekidea eraikitzeko jardunean ari gara gaur, eta egunero.

Orriak

-era harpidetu