Skip to main content

BIDEO JOKOETAN EUSKARAZ ARITZEKO SAIOEN IZEN-EMATEA

GAME ERAUNTSIA elkartearekin, Pasaiako Udalaren babesean, eta Pasaiako gainontzeko ikastetxeak alboan ditugula bideo-jokoetan euskaraz jolasteko aukera izango dute LH5etik DBH2rako adin tarteko gure ikasleek. GAMER GELAK izeneko ekimena da hauxe. Datorren larunbatean, otsailak 18, ordu eta erdiko iraupena izango duen lehen saioa izango da. Antxon, otsailaren 25ean eta San Pedron martxoaren 11n izango dira hurrengo zitak. Donibanen, jada, egin zen saio bat pasa den azaroan.

Saio bakoitzean hogei lagunentzako lekua egongo, horregatik, beharrezkoa da aurretik izena ematea.

 

- Trintxerpeko saioa. Otsailak 18, larunbata, 17:00etan, Trintxerpeko alkateordetzako areto nagusian. Izena eman hemen

- Antxoko saioa. Otsailak 25, larunbata, 17:00etan, Antxoko kultur etxean. Izena eman hemen

- San Pedroko saioa. Martxoak 11, larunbata, 17:00etan, San Pedroko udal aretoan. Izena eman hemen

 

Azken albisteak

Ikasturteko azkeneko egunean agurr
Ikastolen Elkarteak sortutako Arituz ataria berrituta dator!
Azken egunotan bisita ederra jaso dugu Lizeoan: Baigorriko Ikastolako 6 eta 10 urte bitarteko 34 ikasle eta 4 irakasle gurean izan dira asteazkenetik ostiralera, Pasaian egonaldia egiten.