Skip to main content

KULUNKAN AURTEN ERE MARTXAN, IKUSI HEMEN BIDEOAK

Aurten, berriz ere, KULUNKAN egitasmoa burutzeko asmoa dugu. Hastapenean Pasaiako Udalaren laguntzarekin sortu zen egitasmoaren helburu nagusia etxeetan, familietan, hizkuntza ohituretan euskararen alde eragitea da. Hala, bi urteko geletako gure txikiei, astero "etxerako lanak" bidaliko dizkiegu (esaldi bat eta eskulan bat) familian, euskaraz aritzeko aitzakia izan dezazuen, beti ere, familia bakoitzaren euskara maila kontutan hartuta. Ikusi bideo honetan elkarlanerako proposamena. 

Eta, jarraian, beste bideo ikusteko proposamena egin nahi dizuegu. Aurten, ikasleen arteko harremanak berreskuratu ditugu. Ikusi bideo honetan LH3ko ikasleek San Pedroko eta Trintxerpeko ikastolara egin duten bisita. Elkar ezagutu, opariak banatu eta elkarrekin abesten aritu dira hamaiketakoa elkarrekin egin aurretik.

Azken albisteak

Batxilergoko lehenengo mailako ikasleak Durangon izan dira egun pasan,
Aurten ere, Lizeoko Euskararen Eguneko MOSAIKOA sortu dugu, eta atzo egindako urteko batzarrean estre
Berriki deitu dugu Gelaburuen Foroa eta, benetan, pozik gaude izan duen harrerarekin.