Egun hauetan bizi dugun giro onari esker, azken asteetan eraikitzen aritu garen kanpoaldeko eremuak estreinatu ahal izan ditugu. Argazkian, Lehen Hezkuntzako 3 A gelakoak ikusiko dituzue.
Pasa den asteazken goizean, AESLEME elkarteak (Bizkarrezur-muineko lesioaren ikerletarako elkartea) gidatutako hitzaldian parte hartu zuten Batxillergoko lehenengo mailako gure ikasleek, Juanba Berasategi aretoan.
Pasa den ostiralean banatu genituen Lizeoan Trastamintxo Inauterietako Kartel Lehiaketako sariak. Honakoak dira irabazleak eta finalistak, mailaz maila. Irabazleen artelanak ere ikusgai dituzue gaineratu dugun galerian.
Danborra hotsak entzun dira gaur Lizeoko eraikinetan. Neska-mutilek gogotik eman diote danborrari! Ondoren txokolatea bizkotxoarekin jan eta etxera!
Abenduaren 18an egindako udalbatzarrean, Pasaiako Udalak Lizeoarekin duen hitzarmena aho batez onartu zuen. Albiste garrantzitsua gure hezkuntza komunitatearentzat, ezbairik gabe.
EUSKARA EGUNEKO mosaikoa osatzeko argazki bizigarri guztien artean zozketa egin dugu. Eta honatx ERRIGORAko saskia jasoko duten lizeotarrak. On egin!Etxegoien Zarrabeitia familiaOiartzun Campaño familia
Aski ezaguna dugu Lizeoan Euskararen eguneko Euskaraoke lehiaketa. Aurten, egoerak agindurik, bideoklip lehiaketa bilakatu dugu, eta artea franko erakutsi digute lanean ahalegindu direnak. Biba zuek denak!