Skip to main content

Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek bukatu berri dute Lezoko Bekoerrota kiroldegiko rokodromoan egin duten eskalada ikastaroa. Gela bakoitzak bi saio egin ditu kiroldegian.
Guraso batek Ikastolen Elkarteko ikastetxe bat hautatzen duenean bere seme-alaben hezkuntzaz haratago doan konpromisoa hartzen du. Elkartasun sare baten parte aktibo bilakatzen da.
Irudiotan Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek Xoxolurrera egindako txango bat duzue ikusgai. Gure eraikinetik oso gertu dago Lezoko Xoxolurra parkea.
PARETEK HITZ EGINGO BALUTE!
Azken aste hauetan gure irrati txikia martxan jartzeko azken ukitu teknikoak ematen aritu gara. Laster, zuen etxeetatik sarearen bidez zabalduko ditugun irratsaioak entzuteko aukera izango duzue.
Lizeoko DBH3ko ikasle talde batek Gipuzkoak Foru Aldundiak sustatzen duen HI GAZTE!
Gaur, Martxoak 8, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, DBH lehenengo zikloko paretak apaindu ditugu. Lizeoan gizarte parekidea eraikitzeko jardunean ari gara gaur, eta egunero.
0-1 urteko haurrentzako matrikula zabaldu dugu Lizeoan (Donibane, Lezo eta Antxo) eta baita 0-2 urtekoa Pasaiako Udal Haur Eskolan (Trintxerpeko Lilitegia).
Gure herriak eremu gorritik atera ondoren larunbatetan Eskola Kirola saioak egitera itzuli dira LH3ko, LH4ko, LH5eko eta LH6ko gure gaztetxoak.
Egun hauetan bizi dugun giro onari esker, azken asteetan eraikitzen aritu garen kanpoaldeko eremuak estreinatu ahal izan ditugu. Argazkian, Lehen Hezkuntzako 3 A gelakoak ikusiko dituzue.
Pasa den asteazken goizean, AESLEME elkarteak (Bizkarrezur-muineko lesioaren ikerletarako elkartea) gidatutako hitzaldian parte hartu zuten Batxillergoko lehenengo mailako gure ikasleek, Juanba Berasategi aretoan.