LIZEOA, GIPUZKOAKO I. INDUSTRIA EGUNEAN

Irailaren 30ean Adegi erakundeak Lehen Industria eguna antolatu zuen Gipuzkoan eta gure ikastolak ekimenean parte hartu zuen,  DBH4ko ikasle talde batekin.

09:00ak aldera, esaterako, Gaintxurizketan kokatua dagoen Salva Industrial enpresa bisitatu zuten gure ikasleek. 1947tik enpresa horrek mundu mailan saltzen dituen labeen ekoizpen prozesua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten bisita horri esker.

Bisita amaituta, Kursaal aretoan egindako ekitaldian izan ziren. Gipuzkoako enpresek  etorkizunera begira beharko dituzten profil profesionalen berri ematea zen ekitaldiaren helburua. Horiek hala, mezu argia eman zitzaien bertan elkarturiko herrialde osoko gazteei: formazioarekin batera ezinbestekoa izango da hizkuntzen menperatzea, jarrera proaktiboa eta talde lanean aritzeko gaitasunak garatzea.