Skip to main content

Zientziaren magia LH2ko ikasleekin

Irudia
-

Leherketak, txinpartak, burbuilak, koloretako urak, koloretako keak, airean geratzen diren elementuak eta hormak zeharkatzen dituztela diruditen esperimentuak. Horiek guztiak ikusi ahal izan dituzte LH2ko ikasleek, Lizeoko goiko eraikinetik etorritako irakasleek eskainitako zientzia-erakustaldian.

Saioaren helburua materiaren izaerari buruz ikasitako hainbat ezaugarri modu erakargarri eta ulergarrian azaltzea izan da. Horretarako, esperimentuak erabili dituzte, bereziki gasen ezaugarriak ezagutzeko.

Izan ere, gasez inguratuta bizi gara etengabe, eta oxigenoa bezalako gasek ezinbesteko zeregina dute gure eguneroko bizitzan. Hala ere, gehienetan ezin ditugu ikusi, eta askotan ez gara haien presentziaz jabetzen. Ezaugarri horrek aukera ugari eskaintzen ditu harridura sortzen duten esperientziak egiteko.

Esperimentuek ikasleen jakin-mina piztu dute, baina saioaren helburua ez da ikusgarritasunean bakarrik geratzea. Esperientzia bakoitzaren amaieran, ikasleek ikusitakoaren azalpen logikoa eta zientifikoa bilatu behar izan dute, gertatutakoa ulertu eta arrazoitzeko.

Horrela, zientziaren bidez, ikasleek behaketa, galdera egitea eta arrazoiketa lantzeko aukera izan dute, ikaskuntza esperientzia dibertigarri eta aberasgarri batean murgilduta.

Azken albisteak

Ikasturte amaierari begira, LH5eko eta LH6ko ikasleek bertso saio polita eskaini dute Juanba Berasategi aretoan.
Urtero bezala, LH2ko ikasleak Donibaneko eraikin nagusira igo dira, datorren ikasturtean hemen hasiko baitute etapa berria.
Ikasturtea amaitzear da, eta azken asteetako beroak lagunduta, ur-jolasek eta freskatzeko uneek leku berezia hartu dute gure ikastoletan.