Skip to main content

LH2ko ikasleak eraikin nagusia ezagutzen

Irudia
-

Urtero bezala, LH2ko ikasleak Donibaneko eraikin nagusira igo dira, datorren ikasturtean hemen hasiko baitute etapa berria.

Bisitan zehar, LH4ko ikasleen laguntza izan dute. Ikasle zaharrenek ikastolako espazioak erakutsi dizkiete eta datorren urtean aurkituko duten egunerokoaren inguruko azalpenak eman dizkiete, trantsizio hori lasaiago eta atseginago egiteko asmoz.

Txoko guztiak miatu ondotik, LH2ko eta LH4ko ikasleak ,elkarrekin, Arrokaundietara joan dira. Bertan, jolas egiteko, elkar ezagutzeko eta elkarrekin egun eder batez gozatzeko aukera izan dute.

Azken albisteak

Ikasturtea hasi eta eguraldi ona aprobetxatuz, Lehen Hezkuntzako 6.
HHko eta LHko lehenengo eta bigarren zikloko irakasleek ipuinak kontatzeko formazio berezia jaso dute, Pasaiako Udalaren laguntzarekin.
Irribarrez, emozioz eta urduritasunez bete dira Lizeoko ikasgelak ikasturte berriko lehen egunean.