Skip to main content

Soziolinguistika Jardunaldiko argazkiak eta laburpen bideoa

Irudia
soziolinguistika jardunaldia

🎥 Lizeoko Lehenengo Soziolinguistika Jardunaldiaren laburpena ikusgai!

 
Ikusi Batxilergoko lehenengo mailako ikasleek egindako ikerketa zientifikoa jendaurrean aurkeztu zutenekoa. Taldeka, ikastolan eta herriko hainbat gunetan euskararen erabilera neurtu eta esku-hartzeak egin zituzten: jolastokian, jangelan, entrenamenduetan… Ondoren “poster zientifikoak” garatu eta jardunaldian aurkeztu zituzten.

Zientziaren Oinarriak ikasgai berrian oinarrituta, Soziolinguistika Klusterreko lanabesekin eta metodo zientifikoa erabilita garatu dute proiektua. Ondorioak, gainera, baikorrak: jolasak, musika, hezitzaile euskaldunak eta ohitura aldaketak erabilita, erabilera indizeak handitu egiten dira.

Ikusi jardunaldiaren bideo laburpena eta entzun Nekane Artola, Pasaia-Lezo Lizeoko eta Ikastolen Elkarteko lehendakariaren eta Xabi Lasa, Ikastolen Elkarteko hizkuntza egitasmoen arduradunaren iritziak. Gainera, Aitor Salaberria eta Olatz Salaberria irakasleek proiektuaren nondik norakoak azalduko dizkigute.

 

Azken albisteak

Gure ikastoletako bi urteko gela guztiek irteera berezia egin dute Donostiako
Ikastolako ikaslea, gurasoa edo irakaslea izan zinen? Edo garai haietako argazkiren bat gordeta duzu etxean? 👀