Skip to main content

Lehen Hezkuntzarako saltoa prestatzeko lehen pausoak; pozik eta jolasean

Irudia
-

Haur Hezkuntzako bost urteko geletako ikasleak datorren ikasturtera begira dabiltza jada. Lehen Hezkuntzara salto egiteko prozesuan murgilduta daude, eta ohiko giro atsegin eta jostagarrian, pixkanaka-pixkanaka hasi dira ingurune eta lagun berriei egokitzen.

Etapa berri horretan izango dituzten espazioak, irakasleak eta ikaskide berriak ezagutzen ari dira egun hauetan Lezoko ikastolara egiten ari diren bisitei esker. Jolasen eta ariketa dibertigarrien bitartez egokitzapena modu naturalean eta positiboan bizitzen ari dira.

Argazki sorta bat prestatu dugu: ikusi umeek zenbateko gogoz eta irribarrez parte hartzen duten egokitzapen honetan. Animatu eta begiratu irudiak!

Azken albisteak

Aurten ere gure Lehen Hezkuntzako ikasleek Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Belodromoan zinema pantaila erraldoian bizitzeko aukera izan dute. Ikasleek pantaila erraldoian
Gaur garena ez zen egun batetik bestera sortu.
Pasa den astean, Aiur Illarreta Beñaran kayak surflari lezoarra izan genuen Lizeoan DBH1eko eta DBH2ko ikasleekin.