Aurten ere gure Lehen Hezkuntzako ikasleek Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Belodromoan zinema pantaila erraldoian bizitzeko aukera izan dute. Ikasleek pantaila erraldoian Migrazioa, bidaia ahatezina filma ikusi dute, Zinemaldiaren Ikastetxeak Belodromoan ekimenaren barruan.
Benjamin Rennerrek eta Guylo Homsyk zuzendutako filma euskarara bikoiztuta eskaini dute, eta Mallard ahate-familiaren bidaia kontatzen du. Istorioaren bidez, hegaztien mundura eta animalien migrazio-ibilbideetara hurbiltzeko aukera izan dute ikasleek.
Ekimenak, gainera, zinema eta zientzia uztartzea du helburu, eta Gipuzkoako ikastetxeetako ikasleak hegaztien migrazioaz eta inguruko hezeguneez hausnartzera hurbiltzen ditu. 2019az geroztik, Donostia Zinemaldiaren barruan antolatzen da hitzordua, DIPC Donostia International Physics Centerren eta Euskadiko Filmategiaren eskutik.
Argazkietan Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleak ikusiko dituzue, eguraldiak lagun, Kristina Enerara joan ziren bazkaltzera eta elkarrekin egun pasa egitera. Ikasgelatik kanpo, lagunekin eta ikaskideekin beste espazio batean gozatzeko aukera izan dute, zinemarekin eta naturarekin lotutako egun batean.
Zinema, zientzia, natura eta lagunartea uztartzeko egun ederra!