Skip to main content

Euskaraz bizi daitekeela erakusten duten erreferenteak gure geletan

Irudia
-

Pasa den astean, Aiur Illarreta Beñaran kayak surflari lezoarra izan genuen Lizeoan DBH1eko eta DBH2ko ikasleekin. Gure DBHko lehen zikloko zortzi geletatik pasa zen, bere esperientziak eta bizipenak ikasleekin partekatzeko.

Topaketa hauek murgiltze-saio gisa egiten ditugu, ikasleek euskaraz bizi diren eta beren esparruan erreferente diren pertsonak ezagutzeko eta, haien esperientzien bidez, euskaraz normaltasunez bizi daitekeela ikusteko.

Aiurrek bere ibilbideaz eta Euskal Selekzioarekin lehiatzeko egin behar izan duen bideaz hitz egin zien ikasleei. Kayak surfa kirol txikia izan arren, Euskal Herriko ordezkari gisa nazioarteko txapelketetan lehiatzeko aukera izateko hainbat oztopo eta zailtasuni egin behar izan diete aurre.

Gainera, ikasleek Irlandan jokatutako Europako Kayak Surf eta Waveski Txapelketan lortutako urrezko domina eskuartean izateko aukera izan zuten. 

Eskerrik asko, Aiur, zure esperientzia eta bizipenak gurekin partekatzeagatik!

Lezoar honen abenturez eta lorpenez gehiago jakin nahi duzu? Bere Instagram profilean aurkituko duzu: @aiurriks

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu