Skip to main content

Amatxo ipuin kontalari bi urteko gelan

Irudia
-

Antxoko ikastolako bi urteko gelan bisita berezia jaso dute. Gelakide baten amatxo klasera gerturatu da, eta etxean aurrez prestatutako ipuin bat kontatu die umeei, adi-adi entzun dutelarik guzti-guztiek.

 

Ekimen xume hau maiz egiten da bi urteko geletan: familia eta eskola arteko loturak estutzeko. Haurrek gustura hartu dute bisita, eta amatxo ipuin kontalari lanak hartuta poz-pozik aritu da.

Azken albisteak

Etxeetan jaso duzuen Eguberriko postalaren atzean dagoen sormen prozesua ezagutzeko, Garazi Kuesta ikasle ohiarengana jo dugu. Harekin hizketan aritu gara, “Elkartasunez” deitu duen postalaz.
Bidaia kulturalaren baitan, Batxilergoko bigarren mailako ikasleak Espainiako hiriburuan murgiltzeko aukera izan dute egunotan.