Skip to main content

Antxoko jolastokia elkarrekin eraldatzen

Irudia
-

Irailaren 17an, Antxoko ikastolan parte-hartze saio berri bat egin genuen jolastokiaren etorkizuna elkarrekin pentsatzeko eta diseinatzeko.

Saioa uztailean egindako lehenengo topaketaren jarraipena izan zen, eta oraingoan ere familiak eta irakasleak elkartu ginen, etorkizuneko jolastokia nolakoa izan daitekeen elkarrekin irudikatzeko.

Saioan zehar, ideia, iritzi eta proposamen mordoa bildu genituen. Nolako jolastokia nahi dugu? Zer behar dugu? Zer aukera ditugu? Galdera horiei erantzuten hasi gara, familien eta irakasleen ekarpenak kontuan hartuta.

Parte-hartze saioan Pasaiako Udalaren ordezkariak ere izan ziren, Iraitz Pazos zinegotzia eta Joana Auzokoa ingurumen teknikaria, hain zuzen ere.

Hau bide baten hasiera baino ez da. Hemendik aurrera, jasotako ekarpenak abiapuntu hartuta, jolastokiaren etorkizuna elkarrekin pentsatzen eta eraikitzen jarraituko dugu. 

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu