Mendi txangoa hilaren 26an: Ulia - San Pedro

KAIXO FAMILIA!
Animatu zaitezte Donostiatik San Pedrora Talaia bidea egitera eta lagunarteko giro ezin hobean bazkaltzera!
Hemen gaude berriro Lizeoko Mendi Batzordekook proposamen interesgarri honekin. Oraingoan  hitzordua San Pedroko frontoian egingo dugu, bertatik Donostirako autobusa hartu eta Grosetik gora, ibilbide guztian Kantauri itsasoa bidailagun dugula, San Pedroraino doan Talaia bidearen zati ikusgarri hau gauzatuko dugu. Herrira iritsi eta mendi aldean gosea egin eta gero, Antxeta Elkarteko lagunek bazkari ederra prestatuko digute giro goxoan dastatzeko.
Hitzordua: urtarrilaren 26ean, igandearekin, goizeko 10tan San Pedroko frontoian. Bertatik abiatuta Donostira autobusez joango gara (txartelak edo dirua ekarri) eta jarraian hiru orduko txangoa burutuko dugu hamaiketakoa barne (5 urte egin berriak zituzten haurrekin egin genuen eta bi ordu eta erdiko txangoa izan zen).
 
Eta ondoren, bazkari oparoa Antxeta Elkartean, hauxe:
 
Menuak:
1) Pasta entsalada, oilasko errea patatekin eta izozkia: 10€
2) Espagetiak eta izozkia: 3€
 
Bazkarirako izena eman ahal izateko hau da egin beharko duzuena asteazkena 22a baino lehen: diru sarrera Lizeoaren honako kontu korrontean (K/K 2095 5089 54 1061799465 Kutxako kontu korrontea) eta zenbat eta ze menu aukeratu duzuen konfirmatu honako helbide elektroniko honetan: e.ledesma@hotmail.es.
 
Mila esker eta edozein argibiderako, honatx Esti Ledesmaren telefono zenbakia: 661 605 430
 
ANIMATU ETA ETORRI, PRIMERAN PASAKO DUGU ETA!!
LIZEOKO MENDI BATZORDEA.