Skip to main content

LH6ko ikasleak Kalaburtzan

Irudia
-

Ikasturtea hasi eta eguraldi ona aprobetxatuz, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Kalaburtzara egin dute txangoa. Oinez jaitsi dira gertu-gertu dugun hondartza txiki eta eder honetara, ikasgelatik atera eta beste ingurune batean elkarrekin gozatzeko.

Eguraldiak lagun, bidea oinez egin, itsasoaz gozatu eta elkarrekin tarte atsegina pasatzeko aukera izan dute. Ikasturte hasierako txango honek, gainera, beste helburu bat ere izan du: taldeak berriz kohesionatzea, elkarrekin egoteko tarteak sortzea eta ikasturte berriari indarrez ekitea.

Motxilak prest, zapatilak jantzita eta gogoa gainezka, LH6ko ikasleek indarrez ekin diote ikasturte berriari.

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu