Skip to main content

LIZEOARI AITORTZA PASAIAKO KIROL GALAN

Iragan astean Pasaiako I. Kirol Gala burutu zen Donibaneko Juanba Beasategi aretoan, eta, ekitaldiaren baitan,  Pasaiako Udalak aipamen berezia egin zion Lizeoari azkeneko 25 urte hauetan Eskola Kirolaren bitartez kirola sustatzeko egindako lanagatik.
Ikasle guztien izenean, LHko 4. mailako Iker eta Lander Rojas anaiek, Helene Lizarazuk eta Olaia Lopetegik jaso zuten udalak emandako oroigarria.
Egunerokoan aurrera jarraitzeko kemena eta grina ematen dute horrelako aitortzek, jakina. Milesker, beraz, eta jarrai dezagun lanean!

Azken albisteak

Gaur garena ez zen egun batetik bestera sortu.
Pasa den astean, Aiur Illarreta Beñaran kayak surflari lezoarra izan genuen Lizeoan DBH1eko eta DBH2ko ikasleekin.
Irailaren 17an, Antxoko ikastolan parte-hartze saio berri bat egin genuen jolastokiaren etorkizuna elkarrekin pentsatzeko eta diseinatzeko.