Skip to main content

EMOZIOEN FESTA IZAN DA AURTENGO LIZEO EGUNA

Giro paregabean ospatu genuen atzo, apirilak 22, 2018ko Lizeo Eguna. Emozioen dantza izena zuen aurtengo ekitaldiak eta, musika eta koloreak lagun, emanaldi ikusgarria bezain zirraragarria eskaini ziguten HH, LH eta DBHko ikasleek: poza, tristura, beldurra edota nazka bezalako emozioak maisuki irudikatu zituzten.

Hunkigarria izan zen, halaber, agurren txanda. Batxilergoko 2. mailako ikasleak, 1982ko ikasleen promozioa eta erretiroa hartuko duten langileak izan ziren omenduak. Giroak goia jo zuen orduan, eta emozioen festa bihurtu zen jaialdia.

Haurren eta helduen bazkarien ondotik, eta eguraldia lagun, elkarturiko guztiok primeran pasatu genuen arratsaldeko dantzaldian, egunari ginga polita jarriz.

Gure eskerrik beroena, beraz, atzoko egun handia antolatzen eta aurrera ateratzen lagundu zenuten guztioi. Biba zuek!

Azken albisteak

Berriki deitu dugu Gelaburuen Foroa eta, benetan, pozik gaude izan duen harrerarekin.
Abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatu dugu Lizeoko gure  sei eraikinetan, giro alaian eta euskararen aldeko aldarri bateratuan.
Azaroaren 11n, Ernioko tontorra zapaldu zuten Batxilergoko 1. mailako ikasleek.