Skip to main content

Eguerdietako ekintzak 18-19: izen ematea

Lerrootan duzue urteroko eguerditako ekintzetan izena emateko gonbita.

Aurten ere internet bidezko formulario bidez egingo dugu. Adin bakoitzeko umeentzako eskaintza hemen daude.

Formularioa irailaren 11a baino lehen bete dezazuen eskatu nahi dizuegu. (Formulario en castellano)

Urtero moduan, gehienez bi ekintzetan har daiteke parte, eta izena ematean ikasturte osorako konpromisoa hartzen da.

Ekintza guztiak eguerdietan izango dira, irailaren 24tik ekainaren 7 ra.

Aurten eraikin nagusian Lide Luianbio izango da eguerditako ekintzen arduraduna, eta Edurne Zabalegi izango da Lezoko ikastolakoa. Beraiekin argitu dezakezue ikasturtean zehar sortu daiteken edozein zalantza.

Ikasleen gustuko eskaintza prestatu dugulakoan, jaso gure agurrik beroena,

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu