Skip to main content

Lau urteko ikasleak etxeak eta artea esploratzen

Irudia
-

Munduko etxeak ezagutzen hasi eta Eduardo Chillidaren eskultura batean inspiratuta, euren artelan propioa sortu dute.

Lau urteko ikasleak munduko etxeak ezagutzen ari dira, eraikuntza mota desberdinak eta etxeetako espazioak aztertuz. Munduan etxeak irudikatzeko eta eraikitzeko dauden aukera anitzak ezagutzen ari dira.

Proiektuarekin jarraituz, etxeetatik artera egin dute salto. Horretarako, Eduardo Chillidaren Gure aitaren etxea eskultura hartu dute inspirazio-iturri, eta haren bertsio propioa sortu dute. Margoak, guraizeak eta puntzoiak erabiliz, pausoz pauso eraiki dute euren eskultura.

Sormen-prozesu honen bidez, arteaz gozatzeaz gain, hainbat gaitasun ere landu dituzte: motrizitate fina, bolumena, pazientzia eta espazioaren antolaketa. Artisten lana ezagutzeko eta artearen mundura modu praktiko eta sortzailean hurbiltzeko esperientzia polita izan da.

Bideoan entzuten den abestia ere berezia da guretzako: Lilitegiko abestiak bildumako kanta bat aukeratu dugu sorkuntzari doinu propioa jartzeko. Bilduma osoa ikastolako webguneko Gure berri atalean dago entzungai.

Azken albisteak

Elkarbizitza, abenturak eta esperientzia berriak partekatzeko aukera izan dute Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek.
Lizeoan euskararen egoera soziolinguologikoa aztertzen ari gara, ezagutza eta erabileraren arteko harremana hobeto ulertzeko.