Irudia
Idazleak bisita berezia egin die ikasleei, irakurzaletasuna sustatzeko eta irakurketarekin gozatzen jarraitzera animatzeko.
Egun berezia izan dute LH4ko ikasleek Lizeoan. Ibon Martin idazlea bisitan etorri da, eta ikasleekin une polit bat partekatzeko aukera izan du.
Topaketan, idazleak irakurketaren garrantziaz hitz egin eta liburuak irakurtzen jarraitzera animatu ditu ikasleak, istorio berriak ezagutzeko eta irakurketaz gozatzeko gonbita eginez.
Gainera, irakurle gazteentzat albiste pozgarri bat ere ekarri du: SIRA saileko hurrengo liburua laster argitaratuko da! Berri horrek jakin-mina eta ilusioa piztu ditu ikasleen artean.
Eskerrik asko, Ibon, bisitagatik eta gure ikasleen artean irakurtzeko gogoa eta ilusioa sustatzeagatik!