Elkarbizitza, abenturak eta esperientzia berriak partekatzeko aukera izan dute Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek.
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak hiru eguneko egonaldia egin dute Arantzako aterpetxean. Ohiko gelako jardunetik kanpo, elkarrekin bizitzeko, esperientzia berriak partekatzeko eta lagunarteaz beste modu batean gozatzeko aukera izan dute.
Hiru egun horietan ez dira falta izan barreak, jolasak, abenturak eta elkarrekin bizitako une bereziak. Eguneroko errutinatik aterata, ikasleek elkar hobeto ezagutzeko eta talde-harremanak sendotzeko aukera izan dute.
Horrelako irteerek ikaskuntza-esperientzia aberasgarriak eskaintzen dituzte. Izan ere, eskolako edukiez gain, autonomia, elkar zaintza eta talde-lana lantzeko aukera ematen dute, elkarrekin bizitako esperientzien bidez.
Motxilak oroitzapen polit eta bizipenez beteta itzuli dira etxera. Hurrengo arte, Arantza!