Skip to main content

Euskaraldia aurkezpena Lezon

IZEN-EMATEAREN HASIERA IRAGARTZEKO EKITALDI UMORETSUA GEZALAN

Lezoko Euskaraldiaren batzordeak umore ukituko ekitaldia egingo du urriaren 4an, ilunabarreko 19:00etan, Gezala aretoan. Ekitaldi horren helburua Euskaraldian izena emateko epea zabalik dela iragartzea, eta nork bere rola aukeratzeko oinarrizko azalpenak ematea izango da. 

Euskaraldia behar bezala girotzen eta prestatzen jarraitzeko,  euskaldun guztiak gonbidatu nahi ditu batzordeak ekitaldi horretara. Zatoz zu ere eta anima itzazu ingurukoak; familiakoak, lagunak, lankideak, bizilagunak. 

Lezoko Euskaraldiko Herri Batzordea
 

Azken albisteak

Pasa den astean, Aiur Illarreta Beñaran kayak surflari lezoarra izan genuen Lizeoan DBH1eko eta DBH2ko ikasleekin.
Irailaren 17an, Antxoko ikastolan parte-hartze saio berri bat egin genuen jolastokiaren etorkizuna elkarrekin pentsatzeko eta diseinatzeko.
Parketarrak egitasmoa martxan da berri ere Pasaian. Ekimen honen bidez, kaleak eta parkeak euskaraz jolasteko, hitz egiteko eta elkarrekin bizitzeko gune bihurt