Skip to main content

Ondo pasa Herbeheretan!

Bai. Iritsi da ordua. Eguraldi grisa gurean, baina kirioak dantzan eta irri zabala haien bisaietan. Lizeoko Batxilergoko lehenengo mailako 20 ikasle eta bi irakasle Herbehereetara abiatu ziren atzo, urtarrilak 9, Roermond hiriko Bisschoppelijk College Broekhin institutuarekin elkarlanean antolaturiko Eskola Trukearen baitan.

Gure ikastolaren proiektu izarretakoa dugu Eskola Trukea, dakizuen bezala. 15. aldia du ikasturte honetan, eta, ohi den moduan, gure ikasleek ikaskide herbeheretarren etxeetan egokitu eta programa sakona burutzen dute, ekimen desberdinez osaturikoa: hala nola, eskolak ingelesez eman eta jaso, txangoak, irteerak, bisitak edota nederlandarren bizimodua ezagutzeko ekintzak.

Roermond ez ezik, Maastricht edota Belgikako Maaseik bezalako hiriak bisitatu dituzte gure ikasleek. Margraten, berriz, amerikarren guda kanposantua bisitatuko dute, eta Anne Franken etxea Amsterdamen.

Egonaldiak, ohi bezala, astebete iraungo du, hilaren 16ra arte, eta egunez egun jarraitu ahalko da Eskola Trukearen blogean, gure ikasleek idatziriko kronikei esker: www.eskolatrukealizeoa.wordpress.comEz galdu aukera!

Azken albisteak

Mohammad Farajallah bisitan izan dugu eraikin nagusiko liburutegian.
LH1 eta LH2 mailetako ikasleek goiz magikoa bizitzeko aukera izan dute Maite Franko ipuin ko