Skip to main content

LH 6ko ikasleak Josevisky marrazkilariarekin

Joan den maiatzaren 6an, Joseba Larretxe Josevisky marrazkilariarekin solasaldian aritzeko parada izan zuten LHko 6. mailako ikasleek, Donibaneko Ubera liburutegian, horretarako, Pasaiako Udalak sustatzen duen irakurzaletasuna sustatzeko programa baliatuz.

Izan ere, Argixorgin eleberriaren irakurketa eta lanketa egin dute ikasturtean zehar, Esti Vivancok idatzi eta Josebak ilustratu duena. Beraz, saiora galderak prestatuta joan zitzaizkion ikasleak, eta nobelaren nondik norakoak miatu ahal izan zituzten. Baina, horrez gain, marrazkiez eta komikigintzaz ere hitz egin zien, sormenaz, sortze prozesuez… Saio aberasgarria, zalantzarik gabe.

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu