Skip to main content

Irail Lartzanguren ikaslea, Urruzuno Lehiaketan saritua

Irail Lartzanguren Batxilergoko 1. mailako gure ikasleak aipamen berezia jaso du Urruzuno Gehituz literatura lehiaketan, Elurraren justizia lanari esker. A gazteak arloan izan da, prosa atalean, eta sari gisa idazle batekin bost eguneko egonaldian parte hartzeko aukera irabazi du.

Bitxikeria moduan, Lartzangurenen lan bera saritua izan da aurtengo Lizeoko Trastamintxo literatura lehiaketan ere, Batxilergoko ikasleen atalean. Kaleratu berri dugun Txanpa literarioan irakur daiteke narrazioa, hain justu. Irakurri eta gozatu, merezi baitu!

Eta gure zorionik beroenak zuretzat, Irail. Segi horrela!

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu