Skip to main content

Uxue Alberdi eta Amets Arzallus gurean izan dira irakurzaletasuna bultzatzeko kanpainaren baitan.

 

 

Amets Artzallus lehenik eta Uxue Aberdi ondoren Batxillergo 2 eta Batxillergo 1 mailakoekin bildu dira, hurrenez hurren, Juanba Berasategi kulturgunean. Bi solasaldiak, hain zuzen ere, irakurzaletasuna bultzatzeko kanpainaren baitan burutu ditugu. 

Amets Arzallus bertsolari eta idazlearekin izandako solasaldiaren aurretik ikasleek Ibrahima eta Amets Arzallusen artean idatziriko "Miñan" nobela irakurri zuten eta bertan lantzen den migaratzaileen egoera larria izan zuten hizpide. 

Batxillergoko lehenengo mailako ikasleek Uxue Alberdi idazlearekin izan zuten solasaldian ere, ikasleek aurretik Alberdiren "Jeinsjoplin" nobela irakurri zuten, eta hura izan zuten hizpide solasaldian. 

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu