Skip to main content

SARE SOZIALETAN ERE EUSKARAZ 

Lizeoko DBH3ko ikasle talde batek Gipuzkoak Foru Aldundiak sustatzen duen HI GAZTE! [https://www.instagram.com/higazte/] programako lehen saioan parte hartu zuten pasa den astean Urnietako Sarobe aretoan. Saio hauetan, euskara ardatz izanda, ikus entzunezko edukiak sortzeko prozesua barnetik ezagutuko dute ikasleek. Horretarako, hainbat sortzaileren lanak ezagutu, eta ikasleak eurak arituko dira bideoak grabatzen, editatzen eta ahalik eta eduki interesgarrienak sortzen. 

Pasa den asteko lehen saio hartan Oihana Arana [https://www.instagram.com/ilargi.areitio/] idazle eta bertsolariaren eta Odik [https://www.instagram.com/odik.ofiziala/] abeslariaren azalpenak entzuteko aukera izan zuten lizeokoek.

Aste honetan, berriz, Lizeoko DBH3ko beste ikasle talde batek HI GAZTE!n parte hartzeko aukera izango du; Azpeitian izango da saio berri hau.

 

Azken albisteak

Urriaren 4an, Lazkaon ospatu den Kilometroak jaian DBHko bigarren zikloko gure ikasleak lehian aritu dira, ERRONKAn parte hartuz. Gure ikasleek Lizeoaren ordezkari gisa parte ha
Urriaren 4an, igandean, Gipuzkoako ikastolen urteko jai nagusia ospatuko dugu Lazkaon. Kilometroak euskararen eta ikastolen aldeko festa da, eta Lizeotik familia guztiak animatu