Skip to main content

BELARRIAK PREST, LASTER ZUEN ETXEETAN IZANGO GARA

Azken aste hauetan gure irrati txikia martxan jartzeko azken ukitu teknikoak ematen aritu gara. Laster, zuen etxeetatik sarearen bidez zabalduko ditugun irratsaioak entzuteko aukera izango duzue.

Lehenengo irratsaioak LH5eko eta LH6ko ikasleek egingo dituzte, eguerditan, eta irudian ikusten duzuen moduan jada ari dira prestaketa lanak eta lehen frogak egiten.

Eguerdiko eremuan euskararen erabilera areagotzeko Pasaiako Udalarekin eta Badia Antzerki eskolarekin daukagun elkarlanaren testuinguruan sortu da irrati berria martxan jartzeko ekimena. (Testuinguru horretan kokatu zen ere Gabonen aurretik gauzatu genuen Euskara Kirola ekimena). Bereziki eskertu nahi dugu Iratxe eta Asier irratia aireratzeko egiten ari diren ahalegina. 

Adi seinaleari!

Azken albisteak

Orientatzaile bat kontratatu behar da, lan jardueraren %100ean datozen hilabeteetarako. Eskatzen edota baloratuko diren baldintzak:
HHko eta LHko lehenengo eta bigarren zikloko irakasleek ipuinak kontatzeko formazio berezia jaso dute, Pasaiako Udalaren laguntzarekin.
Irribarrez, emozioz eta urduritasunez bete dira Lizeoko ikasgelak ikasturte berriko lehen egunean.