Skip to main content

XOXOLURRA, IKASTOLA NATURAN

Irudiotan Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek Xoxolurrera egindako txango bat duzue ikusgai. Gure eraikinetik oso gertu dago Lezoko Xoxolurra parkea. Eguraldia lagun dugunean ikasleek gozatua hartzen dute han, basoan eta erreka inguran jolasean.

Xoxolurra ezagutzen ez duzuenoi ezagutzeko gonbita egin nahi dizuegu. Ikastola aurreko parkingetik gora egin Auñamendi kalea jarraituz eta, gutxi gora behera 50 metrotara, eskuinaldera dagoen hormigoizko pista hartu. Lezoko Udalak ibilbidea markatzeko jarrita dituen seinaleak topatuko dituzue bidearen hasiera horretan. Aurrera eginez, azkar batean sartuko zarete basoan eta gure txoko magikoetako bat ezagutzeko aukera izango duzue.

Azken albisteak

Ikastolako ikaslea, gurasoa edo irakaslea izan zinen? Edo garai haietako argazkiren bat gordeta duzu etxean? đź‘€
EUSFERA egitasmoaren baitan —familien bidez haurren ingurua euskaldunagoa egitea helburu duen ekimena— dinamika berezi bat egin dugu gure ikast
DBH3ko ikasleek azken asteotan Belatzen “Gerezi Garaia” komikia irakurtzen aritu dira gelan.