Skip to main content

ERAKUSKETA GIDATUA

Azken bi egunetan lanpetuta ibili dira LH5 mailako ikasleak. Gelan egindako lanak pasillora eta liburutegira atera dituzte eta hirugarren, laugarren eta seigarren mailakoen bisita jaso dute. Ikaskide guztiei azalpenak ematen aritu dira, bisita gidatuak eginez.
Pasilloetako paretetan artelanak zintzilikatu dituzte. Liburutegian, berriz, ingurunean egin dituzten lanak jarri dituzte ikusgai. Ekosistemen maketak egin eta erakusten aritu dira ikasleak. Azkenik, bi euskal artisten eta ingeles baten eskulturen erreplikak erakutsi dituzte, Jorge Oteiza, Eduardo Chillida eta Richard Long, hurrenez hurren.

Azken albisteak

DBH3ko ikasleek, Musikariak Ikastetxean programaren baitan,
kastolako urmaelean urte osoan izaten da bizia, baina udaberriarekin batera piztu egiten da eta kolorez betetzen da ingurua.
Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek bi eguneko egonaldia egin dute Arritxulon, naturaz inguratutako giroan esperientzia ahaztezina biziz.