Skip to main content

BATERA, BAGARA, BAT GARA – ARROPA SALMENTA KANPAINA BUKATU DA.

Kilometroak 2021 Goierrin antolatuko da Beasain, Lazkao eta Ordiziako ikastolen eskutik. Urte berezi honetan ekimena bera ez da ohikoa izango, baina ilusioz eta arduraz erantzungo zaio Gipuzkoatik aurtengo erronkari. BATERA, BAGARA, BAT GARA lelopean egingo dugu aurtengo ekitaldia.

Apirilaren 28tik maiatzaren 10era bitartean arropa kanpaina jarri genuen martxan. Ez da arropa erosteko beste aukerarik egongo. Beraz, aurtengo Kilometroetako jantziak nahi zituenak hamabost egun hauetan erosi behar zituen. Egindako eskaera, ikastolan bertan jaso dezakezu.

 

 

Azken albisteak

Leherketak, txinpartak, burbuilak, koloretako urak, koloretako keak, airean geratzen diren elementuak eta hormak zeharkatzen dituztela diruditen esperimentuak.
Ikasturte amaierari begira, LH5eko eta LH6ko ikasleek bertso saio polita eskaini dute Juanba Berasategi aretoan.
Urtero bezala, LH2ko ikasleak Donibaneko eraikin nagusira igo dira, datorren ikasturtean hemen hasiko baitute etapa berria.