Skip to main content

KULUNKAN: txikiekin jolasean, euskaraz

Aurten ere Lizeoak propio sortutako Kulunkan proiektua garatu dugu. Familiei haurrekin euskaraz hitz egiteko baliabideak eskaini eta euskaraz aritzeko ohitura sendotzea dugu helburu.

Laugarren urtez egin dugu Kulunkan Lizeoan. Haur Hezkuntzako bi urteko eta Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak dira Kulunkan egitasmoko protagonista. Eta familiak, jakina! Bi urteko haurrei etxean euskaraz, familia giroan, aritzeko jolas eta jarduera erakargarriak bidali dizkiegu ostiralero. Euskara ardatz, hizkuntza ohiturak sendotzea edo ohitura berriak sortzea da gure helburua. Lan oso politak jaso ditugu bueltan [ikusi irudiak]. Zorionak denei!

Kulunkan egitasmoak badu beste adar bat. Bi urteko haurrei kalean, jolas parkean edota herriko plazan euskaraz ariko zaizkien lagun erreferentzialak bilatzea, kale jolasetan ere euskaraz aritzeko ohiturak sustatu asmoz. Horretarako LH 3-ko gure ikasleek beren herriko ume bana aukeratzen aritu dira; haien “kulunkan-lagun” izango dira bi urtez (gutxienez). Aurten, handiek ezin izan dute txikien ikastetxera bisitarik egin, baina, nolabait, lortu dute zenbait opari helaraztea.

Azken albisteak

Etxeetan jaso duzuen Eguberriko postalaren atzean dagoen sormen prozesua ezagutzeko, Garazi Kuesta ikasle ohiarengana jo dugu. Harekin hizketan aritu gara, “Elkartasunez” deitu duen postalaz.
Bidaia kulturalaren baitan, Batxilergoko bigarren mailako ikasleak Espainiako hiriburuan murgiltzeko aukera izan dute egunotan.