Skip to main content

Lezoko Guraso Taldearen batzarra

Maiatzak 21ean, 17:00etan Lezoko gurasoei biltzeko deia egin die Lezoko Guraso Taldeak Lezoko ikastolan. Ziklo berri bat hastekotan direlako deitu dute batzarra. Hona guraso taldetik egin duten gonbidapena: “Ziklo berria hastera goaz. Orain arte egindako lanaren emaitzetatik abiatuta guraso taldearen berrantolaketa egingo dugu. Garai berrietara egokitzea helburu, batzarrak guraso taldearen funtzionamendu berria erabakiko du. Proposamen desberdinak landu eta horiek martxan jartzeko ilusioz ekin nahi diogu ziklo honi.”

Azken albisteak

Leherketak, txinpartak, burbuilak, koloretako urak, koloretako keak, airean geratzen diren elementuak eta hormak zeharkatzen dituztela diruditen esperimentuak.
Ikasturte amaierari begira, LH5eko eta LH6ko ikasleek bertso saio polita eskaini dute Juanba Berasategi aretoan.
Urtero bezala, LH2ko ikasleak Donibaneko eraikin nagusira igo dira, datorren ikasturtean hemen hasiko baitute etapa berria.